13-05-2025 Martes, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Eleiz Museoak BECeko azokan ospatuko dau bere eguna
13.05.2025

Eleiz Museoak BECeko azokan ospatuko dau bere eguna

Eleiz Museoak "Eleiza plazara' azokan jarriko dauan standean ospatuko dau Museoen Nazinoarteko Eguna. Ekitaldia datorren zapatuz ospatuko da BEC erakustazokan eta bertan 90 estandetik gora jarriko da eta, zazpi orduz, askotariko jarduerak izango dira, besteak beste, 30 tailer, 8 emonaldi eta 45 berbaldi edo dinamika. Adin guztietako lagunentzat pentsatuta dago Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko prestatu dan ekitaldi nagusi hau.

Maiatzaren 18an ospatzen da Museoen Nazinoarteko Eguna. Eleiz Museoak bezperan ospatuko dau bere eguna, Bilboko eleizbarrutiak antolatu dauan azokan.

Egitaraua osorik: hemen.

Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokako 3. pabiloian jarriko dan standetako bat Eleiz Museoarena izango da. Hemen jaso ahal izango da bere erakusketa iraunkorraren barri eta Bizkaian bakarra dan ihes-aretoa be ezagutuko dau bertara hurreratzen danak. 

Historia luzeko museoa

Eleiz Museoa 1961ean sortu zan Bilboko eleizbarrutiko ondare erlijiosoa gorde, zaharbarritu, ikertu eta zabaltzeko asmoagaz eta xede beraz jarraitzen dau gaur egun be.

Eleiz Museoan, 500 piezatik gorako erakusketa iraunkorra dago eta beste asko eta asko dagoz gordeta bertan, Bizkaiko eleizetatik etorritakoak eta partikularren dohaintzak.

Gainera, Museotik zaintzen dira Bizkaia osoan sakabanatuta dagozan artelanak. Bertatik kudeatzen dira zaharbarritzeak, piezen kokapen aldaketak, eremuen eraldaketak… Eleiz ondare kulturala gordetzeko eta zaintzeko bitartekoa da.

Bizkaiko ermitak

Ermita, baseliza edo elizañoak normalean eremuetan egoten diran santutegiak dira eta gure usadioei estu lotutako kultur osagaiak dira. 

Bizkaian, zazpirehun ermita baino gehiago izan zan sasoi baten, baina gaure gun laurehun inguru dagoz zutik. Eleiz Museoaren webean emoten dira horreen inguruko azalpenak.