19-05-2025 Lunes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko hurrengo hitzordua, BizkaiBira
19.05.2025

Eleizbarrutiko hurrengo hitzordua, BizkaiBira

"Eleizea plazara" azokaren ostean, ekainaren 25ean emongo jako hasiera BizkaiBirari, eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzeko 19 egunez 19 etapa burutuz Bizkaian zehar egingo dan ibilaldiari. Hasiera, Begoñako basilikan izango da eta uztailaren 13an, Bilboko katedralean izango da ekitaldiaren amaiera. Aplikazinoa prest da Iphone zein androiderako ibilbidea egin gura daben guztiek jatsi daien.

“Eleizea plazara” azokan emon zan datorren hilean hasiko dan ekimen honi. Hemeretzi egunez egingo da ibilbidea eta etaparen amaiera jaso daian herriko alkarteak abegi egingo deutse gainerako partaideei.

Alkarte harreragile bakotxak prestatuko dutu bazkaria eta arratsalde eta gaueko jarduerak. Gau-ekitaldiaren ostean, gura dauanak etapa amaitu dan lekuan gaua igaroteko aukera izango dau.

Komunikazinoarako sailak Alkarren Barri aldizkarirako prestatutako argitalpenean ikusi daitekez esperientzia bikain honetan bisitatuko dan hainbat leku.

El stand de la BizkaiBira