BECeko 3. pabiloiko ateak goizeko hamarretan zabaldu dira baina goizeko 8:00etan batu da boluntario ugari, Carlos Bargos eleizbarrutiko idazkari nagusiak gidatutako argibide-batzarrean parte hartzeko.
Boluntarioei azalpenak emoten #BEC
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) May 17, 2025
El equipo de voluntarios se organiza para la jornada intensa de la Feria de la Iglesia en #Bizkaia @BEC pic.twitter.com/QynTCxakyU
“Eleizea plazara” ekitaldian askotariko jarduerak izan dira adin guztietako pertsonentzat: 90 stand eleizbarrutian garatzen diran gizarte, heziketa eta pastoral egitasmoakaz; hainbat gairen inguruko tailerrak; 8 musika-emonaldi eszenatoki nagusian; 45 berbaldi eta jardunbide fede, kultura eta gizartearen inguruan; umeentzako txokoa joko eta jarduerakaz; denpora guztian zabalik izan dan kapera eta utortzarako aukera.
Meza jentetsua
On Joseba Segura gotaina buru dala ospatu dan meza jentetsua izan da eguneko ekitaldi nagusia. Hainbat abadek alkar-meza emon dau eta eleizbarrutian erantzukizuna dauan hainbat lagun eta lurralde bikario guztiak eta zenbait diakono eta abadegai izan da gotzainaren ondoan.
Mezea hasi da.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) May 17, 2025
Ha comenzado la eucaristía en el #BEC #Eleizeaplazara pic.twitter.com/JT2hrM7NQC
Eleizkizunean batu dan diru guztia Lurralde Santura bialduko da.
Bakearen ohikunearen aurretik partaide bakotxak pertsonalizatutako bakearen kitak bedeinkatu ditu gotzainak. Alkarri bakea emoteko unean, dalako kit horreek trukatu dabez bakotxak bere bizigiroan bakea ereiteko konpromisoa hartuz.
Monasterioetako gastronomia eta erakunde-presentzia
Lau alkarte erlijiosok euren gozokiak eroan dabez azokara eta jenteak horreez gozatzeko aukera izan dau.
Agintariak be izan dira azokan: Amaia del Campo Barakaldoko alkatea; Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Demografia-erronkarako sailburua; Begoña Pedrosa Hezkuntzarako sailburua; Andoni Iturbe Kulturarako sailburuordea; Gorka Zubiaurre Alkatetzarako Barakaldoko zinegotzia eta Iñigo Zubizarreta Gizarte Ekintzarako Bilboko Udaleko zinegotzi laguntzailea.
Multitudinaria asistencia a la jornada #EleizeaPlazara en el BEC de Barakaldo . Celebración y encuentro de la comunidad católica en Bizkaia #diocesisbilbao pic.twitter.com/qVEMQhYWUm
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) May 17, 2025
Ospakizun gogoangarria
On Joseba Segura gotzainaren esanetan, “fedearen jaia ” izan da: “es el momento de decir con convicción que creemos en la humanidad, que creemos en el ser humano. Es el momento de decir que vale la pena traer nueva vida a este mundo; que no vamos a dejar que cualquier moda o ideología eduque a nuestros hijos e hijas; que la causa de los pobres no está perdida, que hay esperanza para este planeta”.
Jaia 17:00etan amaituko da
“Eleiza plazara” ekitaldiak arratsaldez be jarraitu dau. Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko kideez osotutako Pakemba taldeak girotu dau erromeria eta Naiara Trifol abeslariak eurakaz bat egin eta 75. urteurreneko kantua abestu dau.
Geroa marraztu abestia zuzenean Naiara Trifol eta Pakemba taldekoem eskutik.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) May 17, 2025
La canción del 75 aniversario de la diócesis en directo en ls romería del #BEC #Eleizeaplazara pic.twitter.com/8hTzxHbxlA