Datorren eguenez, maiatzak 22, On Joseba Segura gotzainak Vatikanoak emoten dituan eta Leon XIII.a aita santuak sortu ebazan “Pro Ecclesia et Pontifice” autorpenak. Ekitaldia, 11:00etan hasiko da.
Vatikanotik datozan dominok, emon izanaren barri emoten dauan latinezko agiria dakarre eurakaz. Frantzisko aita santua da, hain zuzen be, bihar banatuko diranen goiburuko, otsailean emon ziran-eta.
Goian aitatutako lagun horrek Vatikanoaren autorpena jasoko dabe “Eleiza Katolikoari eta Aita Santuari eskainitako zerbitzu bikainagaitik”. Martxoan eleizbarrutiaren eskutik Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamena jaso ebenak dira.
Autorpen hori jaso daben beste bizkaitar batzuk
Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenaren lehenengo edizinotik, 2015etik, lagun ugarik jaso dabe domina. Gurutzi Arregi etnografoa, Benito Ansola abadea eta Felix Garcia Olano kazetaria izan ziran lehenengoak.
Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenen II. ekitaldian, Jose Angel Ubieta Abadeak, Begoña Andonegi parrokiako erreferente eta hezitzaileak eta Martzel Andrinua fraile pasiotarrak jaso eben Vatikanoaren autorpena 2018an.
Azkenik, 2022an, `Pro Ecclesia et Pontifice´ domina jaso eben Ander Manterola abade eta etnofrafoak, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak eta Irakasleen Unibertsitate Eskolari (BAM) lotutako Miren Josune Ariztondo hezitzaileak.
Dominaren esanahia
Jatorrizko domina, kurutze oktogonala zan, zitori horia eban lau kantoietan eta Leon XIII.a aita santuaren irudia.
Atzealdean, aita santuaren ikurrak (giltzak eta San Pedroren tiara) eta ‘Pro Ecclesia et Pontifice’ goiburua agertzen dira.
Gaur egungo domina urrezkoa da. Aurrealdean, San Pedro eta San Paulo apostoluak agertzen dira.