24-05-2025 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Eleizbarrutiak “Eleizea plazara” azokan batutako 6.000 euro bialduko ditu Lurralde Santura
21.05.2025

Eleizbarrutiak “Eleizea plazara” azokan batutako 6.000 euro bialduko ditu Lurralde Santura

Joan dan zapatuz, 3.000 lagun baino gehiago batuta, BECen ospatu zan "Eleizea plazara" azokan 5.916,36 euro inguru batu zan Eukaristiako kolektaren eta dohaintzen bidez. Diru hori Gazako kristauei bialduko jake Laguntasuna beharrizanean dan Eleizari Pontifize erakundearen bidez.

Sei mila euro inguru batu zan, zapatuz, maiatzak 17, ospatu zan azokan. Gazako krisauei bialduko jake diru hori. Hona hemen diru-batzearen zehaztasunak: 

Egoera jasanezina

Batu dan dirua Lur Santura bialduko da Ayuda a la Iglesia Necesitada fundazinoaren bitartez. Bertan bizi dan abade bati egindako alkarrizketan aitatzen dauanez, “gerrea hasi zanetik, 2023ko urritik, 500 lagun inguru dagoz parrokian. Gehien bat katolikoak dira baina tartean familia ortodoxoak eta musulmanak dagoz”. 

https://www.youtube.com/watch?v=N4KpNjJ2aA0

Gotzaina Gazari buruz

Joan dan astearen amaieran, Bilboko gotzainak alkarrizketa eskaini eban Radio Popular-Herri Irratian. Gaur-gaurko hainbat gairen inguruan jardun eban, besteak beste Leon XIV.ak izendatu orduko egin dauan bakearen aldeko apustua.

On Joseba Seguraren ustez, “munduan eredu moralak behar ditu, liskarrak eta arazoak bizitzeko era barriari, hau da liskar, indarkeria edo armatzeari uko eginez, ekiteko argitasuna emongo deuskuenak”, eta aita santua izan daiteke horreetako bat.

Beste alde batetik, Bilboko gotzaina atsekabetuta agertu zan inork ez daualako ezer esaten Gazan borrokalari edo soldadu ez diranen aurka erabilten dan indarkeria hain anker eta luzearen aurrean.

Gazako eroerari buruz. Alkarrizketa Radio Popular-Herri Irratian

Alkarrizketa osorik: hemen



Misa en la parroquia de la Sagrada Familia de Gaza, donde ha habido hasta 500 personas refugiadas (FOTO © Holy Family Church Gaza)