Emozinoz eta sinbolismoz betetako ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko gotzainak Pro Ecclesia et Pontifice dominak banatu deutsez eleizbarrutiko sei laguni Eleizaren eta gizartearen alde egindako lanagaitik. 1888an Leon XIII.ak sustatu ebazan autorpenok Frantzisko aita santuak emon eutsezan pertsona horreei eta horregaitik berezi bihurtu dira.
Gotzainak Vatikanoko “Pro Ecclesia et Pontifice” autormenak eskeini deutsez Elizbarrutiko seiri.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) May 22, 2025
Entrega de las distinciones Pro Eclesia et Pontifice, de la Santa Sede. @vaticannews_es #75urte #etorkizunaribegira pic.twitter.com/agzfLvFQ3j
Kultur erakundeen eleizbarrutiko mahaiak sustatutako ekitaldia Begoñako gogarte etxean izan da. Hasieran, Agur Jaunak abestu dabe bertaratutako guztiek eta amaieran, Zeru-lurren Erregina.
Autorpena ardura eta eskuzabaltasunari
Gotzainak autorpen honen esangura nabarmendu dau: “Vatikanoaren esker ona da zuok lez Eleiza egundoko eskuzabaltasunez zerbitzatzen diharduen guztientzat”. Omenduen ibilbidearen errepasoa egin dau labur-labur, eleiz alkartean eta gizartean izandako eragina nabarmenduz.
Euskal Baliabideak Taldeak jaso dau, besteak beste autorpena liturgiako itzulpenengaitik. Gotzainak eskerrak emon deutsez, “berbak zubi bihurtu dozuez-eta, ebanjelioaren mezua gure herriko jentearengana bere ama-hizkuntzan iristea ahalbidetuz”.
Irauten dauen ondarearen artisauak zarie.
Bilboko gotzainak gogoan izan dau Inmaculada Gallastegik eta bere senar Juan Mari Iraolagoitia zanak (2023an hil zan) euskerari komunikabideetan emondako bultzada: “Merezi eban lekua emon zeuntsen euskerari”.
Bizkaierea euskararen etxea be badala erakutsi zenduen Herri irratian eta Bizkaia Irratian.
Antonio Linaza abadeak be jaso dau autorpena, musikaren bidez ebanjelizazinoari egindako ekarpenagaitik: “Fedea eta hizkuntza notakaz josi dozuz.“.
Fedea eta hizkuntza notakaz josi dozuz.
Esker ona eta amaiera bertsoakaz.
Omenduek esker ona adierazo deutsie eleizbarrutiari eta senide eta lagunei jaso izan daben laguntza eta babesagaitik.
Ekitaldiari amaiera emoteko, Lontzo Zugazaga abade eta Ohorezko Euskatzainak hiru bertso abestu ditu.
Eskerrik asko zuen eroapenagaitik eta fedeak, kulturan txertatzen danean, mugarik ez dauala agertzeagaitik.
Joseba segura