Kooperan, gizarte bazterketa jasateko airriskuan diran edo egoera hori jasaten daben eta bigarren aukeraren preminan dagozan pertsonen gizarteratzearen alde jarduten da, “aldi berean, gizartean eragin positiboa daben, gure ingurunea hobetu eta planeta zaintzen daben jardueren bidez”.
Koopera, Caritasi lotuta dagozan ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen sareak osotzen dau: gizarteratze enpresak, fundazinoak eta gizarte ekimeneko kooperatibak. Sare horrek honako jarduerak garatzen ditu: ingurumen-zerbitzuak, berrerabiltzea eta birziklatzea (ehun-gaietan adituak), kontsumo jasangarria (Koopera Store dendak), arreta pertsonei eta gizarteratzerako bitarteko izan daitekezan zerbitzuak, gizarte ekologiko, inklusibo eta solidarioagoa eraikitzeko helburuagaz.