Bilboko gotzainak egitasmoan parte hartzen diharduen zortzi eleizbarrutietako ordezkariak agurtu ditu eta esker ona adierazo deutso Daniel Solana Basquetourreko (Turismorako Euskadiko Agentzia) zuzendari nagusiari egitasmoari jarraipena egiteko batzarrean izateagaitik.
“4.0 espedizinoa Erdi Arora” turismo erlijiosoaren sustapenerako egitasmoak 700.000 eurotako dirulaguntza jaso eban Turismo, Industria eta Merkataritza Ministeriotik.
On Joseba Segura gotzainak egitasmoaren garrantzia azpimarratu dau, “ez bakarrik Europatik egitasmoa finantzatzeko dirua iritsi dalako, hainbat eleizbarruti ados jarri dalako baino bidea alkarregaz egiteko”.
8 elizbarruti batu dira Bilbon_Expedición 4.0 al medievo @architoledo @diocesisgranada @archiburgos @iglesianavarra @Diocesisplasen @DiocesisJaca @DioBarMon pic.twitter.com/0UhBoRdWpc
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) June 3, 2025
Eleizbarruti arteko egitasmo barritzailea
«4.0 espedizinoa Erdi Arora» egitasmo barritzailea da; eleiza, katedral, ermita eta komentuen balio historiko eta kulturala nabarmentzen dau, eta horretarako bisita didaktikoagoak egin gura ditu, eta batez be ahalik eta jente gehinek gozatzeko modukoak. Teknologia jasangarriaz baliatuz, erdi aroko askotariko alderdiak lotzen ditu, puzzlea balitz bezala, espiritualtasuna, nortasuna, uri eta landa eremuaren eraketa, artea, lanbideak jaiak, usadioak eta eguneroko bizitza arakatuz.
Bisitariei, ondare erlijiosoaren agerpen anitzen sen eta asmoa ulertzeko aukera emongo deutsen esperientzia aparta eskaintzea da helburua. Egitasmoa bat dator Garapen Jasangarrirako Helburuakaz (GJH) eta Laudato Si’ entziklikaren helburuakaz (LSH), ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasuna eta ondare-kokalekuok lurralde eraketarako eta lekuko garapenerako gune lez sustatuz.
Jakintza-alorrarteko sarea sortzea, funtsezkoa izan da proposamen honen eraketarako. Abokatuek, teologoek, historialariek, artxibo eta museoetako zuzendariek, ondarerako sailetako arduradunek eta turismo-pastoraltzakoek osotzen dabe sare hori. Lankidetza honen emaitza, ondarearen sustapen eta kudeaketan esku-hartzen daben erakundeen arteko alkarlanerako hitzarmena ezarri dauan nortasun juridiko bako taldea sortzea izan da.
San Anton Bilbon
Bilboko eleizbarrutiak martxan jarriko dauan egitasmoaren bidez, barritu egingo da bisita San Anton eleizara, irisgarri eta erakargarriago eginez adin desbardinetarako, tenpluaren bilakaera eta erdi aroan Bilbao uribilduaren eraketan eta herritarren eguneroko bizizan izandako eragina nabarmenduz.
Ondaregure S.M. (Gotzaitegiak, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak eta Eleiz Museoak osotuta), Bizkaiko ondare erlijiosoaren kultura eta turismo sustapenerako sortutako enpresa arduratuko da egitasmoaren garapenaz.