Urtero egiten da klasikoen irakurraldi jarraitu hau, Bilbo Zaharra euskaltegiaren eskutik. Ehunka irakurlek euskerazko liburu baten txatala irakurrten dabe, irakurketa eten barik. Bizenta Mogelen “Ipui Onac” liburua izan da aurtengo ekitaldian irakurri dana.
On Joseba Segura gotzainak be irakurri dau txatal bat goizean. Irakurle-lanetan ibili dira, gainera, Javi Onaindia Radio Popular-Herri Irratiko eta Bizkaia Irratiko zuzendaria, Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendaria eta Joxin Etxezarreta edo Anton Mari Aldekoa-Otalora Bizkaiko parrokietako euskaltzaleak.
Klasikoen irakurketa jarraituan Bilboko gotzaina eta elizbarrutiko parrokietako eta erakundeetako euskaltzale eta ordezkariak @bilbozaharra @labayrufundazio @BizkaiaIrratia @RadioPopular @JoxinEtxe @deusto https://t.co/TCAridOOuv pic.twitter.com/GMadPiE8um
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) June 5, 2025
Bizenta Mogel eta Markina
Bizenta Mogel Elgezabal (Azkoitia 1782-Abando 1854) kultur aitzindari ekintzailea izan zan. Azkoitian jaio bazan be, Markinan hazi zan, hara joan zan-eta familia aita hil ondoren. Markinan bizi izan zan 1817ra arte. Bere osaba Juan Antonio Mogel abade eta idazleak hezi eban Bizenta, latina irakatsi eutsan eta literatura lantzera bultzatu eban.
Bere osaba XIX. gizaldiko euskal intelektualetako bat izan zan. Hainbat azterlan egin eban euskal hizkuntzaren jatorriaren eta euskerak gainontzeko hizkuntza prerromaniko eta erromanikoakaz dauan loturaren inguruan. Euskeraz eta gaztelaniaz idatzi eban. Bere lanen artean, Peru Abarca nabarmentzen da, hain zuzen be, euskeraz idatzitako lehenengo eleberria. Pedo Antonio Añibarrogaz batera, bizkaierazko literaturaren aitatzat jo daiteke.
Bizenta bere lobak, ‘Ipui onac’ argitaratzeaz gainera, hainbat bertso-sail idatzi eban. Irakasle izan zan Euskalerriaren Adiskideen Alkartean; Eugenio Basozabalegaz ezkondu zan eta Abandon hil zan 1854an.