Jaialdia San Felicisimo eleizan amaituko da. Deustuko pasiotarren jaia datorren astelehenean ospatuko da ganera.

Monica Melcova eta Juan Maria Pedrerok organo-kontzertua eskainiko dabe lau eskutara eta emonaldi honegaz amaituko da jaialdiaren 13. ekitaldia.
Melcova bat-bateko jarduneko irakasle da Musikene Euskal Herriko Goi Musika-gunean eta Pedrero, organo-irakasle Granadako Kontserbatorioan.
Alkartea
“Diego de Amezua” Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkartea arduratzen da urtean zehar jaialdi hau eta beste hainbat antolatzeaz. Orain dala urte batzuk sortu zan alkartea, “gure arbasoengandik jaso dogun ondare garrantzitsu diran organoen egoeraz kezkatutako organista eta musikazaleen interesaren frutu lez”.