Zapatu arratsaldez, eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko Gernikako San Fidel ikastolan ospatu zan Gernikaldeko katekesiko jaia. Amaieran nabarmendu ebenez, “giro aparta izan dogu; jolastu egin dogu, familian otoitz egin eta katekistek txokolate gozo-gozoa prestatu deuskue. Eskerrik asko parte hartu dozuen familioi, lagundu dozuen katekistoi eta San Fidel ikastolari abegi egiteagaitik”.

Haurtzaindegiak Kenyan
900 neska-mutikori arreta eskaintzen deutsen haurtzaindegietan, Gernikako lehenengo jaunartzeetan batutako 2.437 eurotako diru-laguntza jasoko dabe. Umeok egunen bi otordu egiten dabez haurtzaindegietan eta eskolaurreko oinarrizko heziketa eta gitxieneko osasun-arreta jasoten dabez. Emakumeei be eskaintzen deutsie arreta euren burujabetza ahalbideratzeko eta laborantzan aritzea eskaintzen jake euren biziraupenerako.