Bakea, gure bidea goiburuaren haritik alkartu ziran. Honen bitartez, Jesusek Mendekosten batutako ikasleei esandako berbak gogoratu eta egurenganatu nahi izan ebezan: “Bakea zuekin”. Gainera, mezu hori zabaldu gura izan eben Santurtzin eta mundu osoan, “bakea bilatzea eta ezartzea ezinbesteko dan unean”.

Tailerrak eta magia
Jai-giroan igaro eben arratsaldea, alaitasun eta une atseginakaz. Lehenengo zatian, dibertitu eta jolastu egin eben eta, besteak beste, horma-irudi handia margotu eben goiburuagaz, globoak puztu, barruan bake-mezuak jarriz, e.a… Zaki Magoak, gainera, “magia solidarioa” emonaldia eskaini eutsen, txiki eta nagusien gozamenerako.
Eukaristia
Bigarren zatian, Eukaristia ospatu zan Gorka Deuna eleizan. Une baten, hain zuzen be Aintza errezatzean, zerura begiratu eta bakearen aldeko nahi eta otoitzez betetako globoak askatu ebezan. Kolore eta tamaina askotako globo horreek Barri Onaren lekuko izaten jarraitu gura daben kideez osotutako Santurtziko kristau alkartearen aniztasuna irudikatu eben.
Guztiek, txiki zein handi, familia handiko kide dirala sentitu eben, lagun ugari batu zalarik Santurtziko parrokia guztietako hainbate errealitatetik etorrita: katekesiko familiak, Urbegi eskaut taldeko mutil eta neskak, Patronatuko eta karmeldarren ikastetxeko irakasle eta ikasleak, Caritaseko boluntarioak, osasun pastoraltza, misinoetako taldea, liturgiako laguntzaileak parrokia arteko abesbatza…