Gaubeila hau Hagan egingo dan NATOko kideen goi-bileraren egunean egingo da. Aitatutako batzar horretan, gitxienez PIBaren (Barne-Produktu Gordina) %5 defentsara zuzentzea eskatuko jake estatuei. Mobimenduko kideen esanetan, “kristau lez ezin gara axolagabe geratu errealitate horren aurrean eta gure ahotsa, otoitza eta ekintza altxatu gura doguz eta, gizarte zibiletik eta planeta guztian, armagabetutako eta bakezko etorkizunaren alde diharduen ekimen guztiakaz bat egin. Parte hartu eta emon deialdi honen barri”.
23.06.2025
Gaubeila bakearen, armagabetzearen eta zuzentasunren alde, bihar Bilbon
Bizkaiko kristau norbanako eta taldeek sustatutako "Bake goldeak / Arados de paz" mobimentuak bake, armagabetze eta zuzentasunaren aldeko gaubeila deitu dau. Bihar -ekainak 24, martitzena- izango da Joan Santuak eleizan (Bilboko Alde Zaharreko Erronda eta Kurutzea kaleen alkargunea), 20:00etatik 22:00etara. Bake goldeak / Arados de paz mobimentua "gerrek, gatazka eta ganozidioek, defentsara zuzendutako aurrekontu publikoek eta gerrarako ekonomiak gora egin" dabela-eta sortu zan.
Hemen argitaratuta: Bake eta Adiskidetzea, Karidade eta Zuzentasunak, Lehenengo Orrialdea
Honan etiketatuta: Bakea