26-06-2025 Jueves, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 300 lagun inguruk armagabetzea eskatu eban atzo
25.06.2025

300 lagun inguruk armagabetzea eskatu eban atzo

Bizkaiko kristau alkarteak batu ziran atzo Joan Santuak eleizan bakea aldarrikatzeko eta gerra-hotsak isiltzea eskatzeko. "Bake goldeak / Arados de paz" mobimentuak deituta, 300 lagun inguru batu zan gaubeilan, Hagan ospatzen ari zan NATOren goi-bileraren egun berean. Antolatzailek dei egin eben uztailaren 3an Gernikan amaituko dan BIzkaiBira ibilaldiko hirugarren etapagaz bat egiteko, arratsaldez ospatuko dan armagabetze eta bakearen aldeko ekitaldian.

Atzo, otoitzaldian batu ziranek “bake eta armagabetzearen, bake eta zuzentasunaren aldeko haziak erein genduzan, gure konpromisoan berresteko”, azaldu dau Luis Mari Vega Bake eta Adiskidetzerako batzordeko arduradun eta deitzaileetako batek. 


Ekitaldian batu ziran hirurehun lagunei dei egin jaken gaur hasi dan BizkaiBiran parte hartzeko. Hain zuzen be, uztailaren 3ko etapa Gernikan amaituko da eta arratsaldez bakearen inguruko dinamika garatuko da bertan.

Partaideek Bakea hitza osotu eben kandelakaz
Los participantes en la Vigilia Pascual