Vicente Vide,Teologia-fakultateko katedradun eta bertako doktore Deustuko Unibertsitatetik, Teologia-dekanotzara itzuli da, profil akademiko filosofiko eta teologiko sendoaz. Bere ildo ikertzailea hizkuntza-pragmatikoan, oinarrizko teologikoan eta fedearen eta gizartearen aldeko hartu-emonean oinarritzen da. Videk azaldu dauanez, “laugarren aldiari ekin deutsat Deustuko teologia-fakultateko dekano lez. Orain dala 25 urte dekano izan nintzan lehenengo aldiz 11 urtez, dekano Deustuko lau errektoregaz eta Bilboko hiru gotzainakaz. Neure gain hartu dot ardur zientziakaz, gaur egungo kulturagaz, hartu-emoean dan teologia sustatzeko, unibertsitatearen egitekoaren zerbitzura eta Bizkaiko eleizbarrutiaren ebanjelizatzearen zerbitzura dagoan teologia”.
Videren esanetan, eleizbarrutiko, kristau alkarteetako, ikastetxeetako laiko ugari, padulen ordenako abadegaiak eta kongregazino erlijiosoetako kideak doaz Deustura ikastera, bertako giza et eleiz heziketa eredutzat hartuta.
Macarena Cuenca, Management saileko irakasle titularra Deusto Business Schoolen, dekano izendatu dabe unibertsitatean ibilbide oparoa egin ondoren.Maila internazionaleko ekimenen buru izan da eta gizarte eraldaketari buruzko gradu eta gradu osteko irakaskuntzan be bai.
Andoni Eguíluzek, ingeniaritza informatikoan doktore Deustutik, ibilbide luzea dau ikerketan, garapen teknologikoan eta gizarte eta heziketa arloan zirrara daben egitasmoetan. Erreferente da STEAM bokazinoen eta heziketa-teknologien bultzadan, STEAM dalakoan oinarritutako egitasmoak edo Ada Byron saria sustatu ditu.
Alvaro de la Rica, erretoreorde barria, Deustuko katedradun da eta hainbat erantzukizun izan dau, besteak beste DBSko dekanotza -kargu horretan egon da orain- eta idazkari nagusi aurreko aldietan.
Errektore-taldea datorren uztailaren 8ab osotuko da, orain arte Orkestra-Instituto Vasco de Competitividak dalako zuzendari nagusi izan dan Mari Jose Aranguren Donostiako campuseko eta erakunde-harremanetarako erretoreorde karguaz jabetu daitenean.