Egunotan, jokoak, txangoak, otoitzaldiak, gau-ekitaldiak eta euren esperientzien barri emongo deutsien misiolariakazko hartu-emon zuzena izango dabez. Gainera, kanpamentua, “jarduera asko aire zabalean egiteko aukera emongo deuskun” ingurune natural ikusgarrian egingo da.
Aita Santuaren Misio Ekintzak erakundeak antolatu dau kanpamentua. Begiraleak tituludunak dira aisialdian, osasunean eta adin txikientzako jardueretan eta ibilbide luzea dabe. Gainera, euretako askok misino-esperientziak bizi izan dabez Afrika, Amerika edo Asian.
