BizkaiBira Gorbea Bizkaiko goragunerik altuenera helduko da
BizkaiBirako laugarren etapak fedea, alkartea eta natura batzen dituan ibilbide paregabea eskainiko dau. Zeanurin hasi eta Gorbeako Kurutzean amaituko dan ibilaldia ez da ibilbide fisikoa bakarrik. Bizkaiko lekurik esanguratsuenetakoan arlo espiritual eta naturalaren arteko orekaren inguruan gogoeta egiteko deia be bada.
Gorbeiaganen kurutzea jartearen jatorria Leon XIII.a Aita Santuak gizaldi barriaren etorrera ospatzeko egin eban gomendioan datza. Hainbat ekimen izan zan orduan, besteak beste gailurrik ezagunenetan kurutze monumentalak eraikitzea.
1899an, Zeanuriko parrokoak proposamena jaso eta batzordea eratu eban eleiztarren eta erakundeen artean dirua batzeko. Gorabehera ugariren ostean, 1901eko uztailaren 16an ekin eutsen lanari. Hogeta hamahiru metro eta hogeta hamahiru zentimetroko (Kristok kurutzean josi ebenean eban adina gogoratuz) kurutzearen piezak Barakaldon egin ziran, 13.000 kg burdin erabilita, eta Izarratik (tren-geltokia) mando eta idi gainean igo ebezan. Hasierako aurrekontua 50. pezetatakoa izan zan eta 1901eko azaroaren 12an inauguratu zan (dana amaitu barik).
La elección de este lugar no es casual. Se trata de un espacio que invita a contemplar la creación, reforzar la comunidad y renovar el compromiso ecológico de la comunidad cristiana.