Etapa Arrabako kabdetan hasi eta Otxandion amaituko da. Hemen, erromesek bizikidetza eta gogoetaraji abagunea izango dabe Misinoetarako taldearen eskutik.
BizkaiBira (Eleizbide) deitutako ibilaldiak espiritualtasuna, natura eta alkartea buztartzen ditu eta aukerakoa da fedea inguruagaz eta gainerako erromesakaz bat eginda bizitzeko. Aurreko etapetan lez, adin guztietako fededunek parte hartuko dabe pozez eta kristau konpromisoz betetako giroan.
Eleizbarrutietako Misinoak taldeak hartu dau lekukoa
Otxandion, arratsaldez, Misinoetarako ordezkaritzak Eleizaren egiteko ebanjelizatzailean oinarritutako jarduera gidatuko dau.
BizkaiBira aurrera doa BIzkaia zeharkatuz eta bihar Durangora helduko da. Handik IV. bikaritzako hainbat lekutatik igaro eta V. bikaritzan sartuko da, Ziortzako monasteriora helduz. BizkaiBira aplikazinoak otoitz egiteko eta Misinoaren inguruan hausnartzeko aukera emoten deutso erromesaldi birtuala egin gura dauanari.