04-07-2025 San Valentin de Berrio-Otxoa, obispo y martir, SEGUNDO PATRÓN de la Diócesis de Bilbao
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Hamargarren eguna BizkaiBiran: Gernikatik Bermeora
04.07.2025

Hamargarren eguna BizkaiBiran: Gernikatik Bermeora

Ibiltariek Gernikatik Bermeora dagozan 18,49 kilometro egingo dabez.Etapa jentetsua izango dala uste dabe eta partaideek helmugan izango daben saria be ez da edozelangoa, izan be, alkarteak marmitakoa prestatuko deutse. "Historia daben sareak" izenburua dauan arratsaldeko jarduera be erakargarritzat jo daiteke.

BizkaiBirako 10. etapak, hain zuzen be Bermeon amaituko danak, kreazinoaren edertasunean jarriko dau arreta. Izan be ibilbidea Urdaibaiko Biosferatik pasatuko da, egundoko edertasuna dauan inguru naturalaz gozatzeko aukera emonez.

Ibilaldiari ekin aurretik egiten dan goizeko otoitzaldian Frantzisko aita santuak Laudato si entziklikan jasotako kreazinoaren edertasuna eta osoko ekologia izango dabez gogoan.

Atzoko etapa

Ziortzan hasi eta Gernikan amaitu zan

Bermeo