05-07-2025 Sábado, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Helmuga Bakion eta bisita txakolindegira
05.07.2025

Helmuga Bakion eta bisita txakolindegira

BizkaiBiraren bigarren asteburua. Erromesek, bidean aurrera egiteaz batera, hainbat alkartetako errealitate pastoral eta kulturalak ezagutzen dihardue.Gaurko proposamenak fedea eta kultura buztartuko ditu. Ibilbidean, hainbat leku interesgarritatik igaroko dira, besteak beste Gaztelugatxeko San Joan ermita jasoten dauan hatxa. Arratsaldez, herriko pastoral errealitatea ezagutu eta txakolindegia bisitatuko dabe.

BizkaiBiraren (Eleizbide) 11. egun honetan, partaideek 13,24 kilometro egingo dabez Bakiora heltzeko.

Arratsaldez, erromesek txakolindegia bisitatzeko aukera izango dabe. Egunero lez, goizeko bederatzietan emongo jako hasiera etapari, aurretik, 8:30etan bialketa-otoitza egin ondoren. Gaurko gogoeta erlijinotasun herrikoiari buruzkoa izango da.

Atzoko etapa

Atzo, erromesaldia Gernikatik atara zan Bermeora heltzeko. Bertan, alkarteak marmitakoa prestatu eutsen partaideei.