07-07-2025 Lunes, XIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Gaur, BizkaiBIran, familiarteko etapa Plentziatik Portugaletera
07.07.2025

Gaur, BizkaiBIran, familiarteko etapa Plentziatik Portugaletera

Gaur, BizkaiBirako 13. etapa burutuko da. Otoitzaldiaren ostean, goizeko 9:00etan abiatuko dira Plentziatik eta 20 kilometro egin ondoren, Portugaletera helduko dira. Zailtasun gitxiko etapa dala-eta, "familiarteko etapa" izendatu dabe. Bost ordu inguruko ibilaldiaren ostean, 14:45ak inguruan egingo deutse harrera erromesei Portugaleten.

Gaurko etapa egitera animatu daitezan ibiltariek inguruko leku interesgarriak ikusiko dabez: Barrikako flyscha, Algortako Portu zaharra, Areetako Mesedetako Ama parrokia eta zubi zintzilikaria, itsasadarraren alde biak lotzen dituana eta Portugaleterako sarbide izango dana.


Langile pastoraltza

Gaurko azpimarra, langile pastoraltza izango da. Mobimentuko hainbat kidek gidatuko dau arratsaldeko jarduera, Ezkerraldeko industrializazinoari buruz. Arratsaldeko saioko partaideek Portugaleteko Andra Mari basilika bisitatzeko aukera be izango dabe.

BizkaiBira 13. etapa
La BixkaiBira arranca su última semana. El logo de la diócesis casi completo