Etapak gogoratuz:
11.07.2025
BizkaiBirako azken etapan parte hartzeko deia
Datorren domekaz, uztailak 13, BizkaiBira ibilbideko azken kilometroak egingo dira joan dan ekainaren 25ean abiapuntu izan zan Bilbora heltzeko. Honako honegaz batera ikusgai dan bideoan, Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako eleizbarrutiko arduradunak domeka goizez, 8:30etan, salestarrek Gurutzetan daben ikastetxean abiatuko dan azken etapan parte hartzera deitzen dau. Itsasadarraren ezkerraldea zeharkatzen dauan bidegorritik egingo da etapa. Ibiltariak Santiago katedralera helduko dira eta bertan On Joseba Segura gotzaina buru izango da egunotako bizipenetako batzuk jasoko dituan eta web honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango dan Eukaristian.