Imanol Zubero soziologo, unibertsitateko irakasle eta FOESSA txostenen egileak eskainiko dau ikastaroei hasiera emongo deutsen berbaldia, begirada estruktural eta etikotik egindako azterketa azalduz.
HOAC Bizkaiako hainbat militante izango da ikastaroetan, besteak beste, hizlari-lanetan jardungo daben Maite Valdivieso eta Pepelu Iglesias.
5 ardatz
Gaur egun lanaren eremuan eragina daben 5 ardatz nagusi landuko dira ikastaroan: paradigma teknokratikoa; ekologia; kultur aniztasuna, batez be migrazinoak; ekofeminismoa eta flexiesplotazinoa.
Maite Valdiviesok gidatuko ditu gaur eta bihar kontsiliario eta fede arloaren sustatzailentzako jardunaldiak. “Espiritualtasun haragitu eta konprometitutik” lanean ahuleziazko egoeran dagozanei akonpainamendu espirituala eta alkartearena eskaintzeko bideak arakatuko dabez.
Abuztuaren 6tik 8ra, sakontze eta hartu-emonerako jardunaldi irekiak ospatuko dira eta asteburuan, otoitz-jardunaldi irekiak, Jose Luis (Pepelu) Iglesias Bilboko eleizbarrutiko kontsiliarioak sustatuta. Bizi izandakoa oinarritzat hartuta, espiritualtasunetik eta kristau mistikatik norbere eta alkarte konpromisoan sakonduko dabe.






