15-10-2025 Teresa de Jesús, virgen y doctora
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Hitzordu bi bihar Amatxugaz: itsas prozesinoa eta zirkuaren bisita
13.08.2025

Hitzordu bi bihar Amatxugaz: itsas prozesinoa eta zirkuaren bisita

Bihar, abuztuak 14, Bilboko itsasadarrean Bizkaian dagozan erlijio ohikune berezien arteko aparteko bat egingo da. Bosgarrenez, Begoñako Amabirjnearen itsas prozesinoa egingo da. Begoñako kofradiak antolatutako erromesaldia goizeko 10:00etan atarako da Santurtziko portutik.  Arratsaldez, Begoñako basilikan zirkuaren bisitea jasoko dau Amatxuk. Alkatea be egongo da ekitaldian. Hitzordu bi 15eko jai handia prestetako.

Bizkaiko uriburuan egun berezia biziko da bihar. Itsas tradizinoak eta Amatxuri jagokon debozinoak bat egingo dabe. V. aldiz egingo da itsas prozesinoa goiz partean. Arratsaldez, Holiday zirkuak lora eskaintza egingo dau Begoñako basilikan..

Hitzordu bi Amatxugaz

Biharko jardunaldia 8:45ean hasiko da. Amatxuren erreplika Santurtziko San Jurgi parrokiara eroango da. Karmengo Amari omenaldia egin eta gero, prozesinoa hasiko da porturaino. Goizeko 10etan urtengo dabe bost ontzik Bilborantza.


Arratsaldeko bostetan, protagonismoa Amatxuren jatorrizko irudiak hartuko dau. Zirkuaren ohiko bisitea egongo da. Artistek ikuskizun txikia egingo dabe basilikaren aurrean eta musika bandea be bertan dala, Etxebarria parkeko barraken inaugurazino ekitaldi ofiziala egingo dau alkateak.

Haziz doan tradizinoa

Itsas prozesinoak bostgarren ekitaldia ospatuko dau aurten. Ontzi ofizialean joateko lekuak beteta dagoz. Kofradiatik deialdia egin deutsie Bilbotarrei ohiko jantzi zuri eta urdina eroateko.

Itsas prozesinoaren programazino osoa

8:45 San Jurgi eleizan Amatxuren aurkezpena


9:00 Omenaldia eta aurreskua Karmengo Amari


9:15 Prozesinoa porturaino


10:00 Santurtziko portutik urten

11:30 Salbeko zubian Martin Barcelonak kantautako salbea


11:50 Uribitartera heltzen dira ontziak


12:00 Prozesinoa Santiago plazaraino (Bilboko katedrala)


 

12:35 Ekitaldia Katedralaren aurrean

  • Ohorezko aurreskua
  • Bilbotarrak, Indautxu eta Laudiko Arloteen doinuak


    12:50 Irudia Museora prozesinoan

20 lagunek eroango dabe lurretik Ama Birjinea.

Imagen de una edición anterior