11-10-2025 Ntra. Sra. de Begoña, patrona del Señorío de Bizkaia
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteko barrien laburpena
21.09.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Leioako Askartza ikastetxearen 50. urteurrena.

1975.eko irailaren 15ean inauguratu zan.

Hasierako ekitaldian, Xabier Larrañagak jardun eban. Gehiago jakiteko: hemen.

Abdon Rodriguez Hervasen abadegintza

Abdon Rodriguez Hervas Gueñeseko Andra Mari parrokian egin zan abade zapatuz.

Aurretik, zistertar monjea izan zan eta Ziortzan egondakoa da.

Gueñeseko alkarteagaz ospatu gura izan eban egun berezi hau.

Eleizaren etxe barria

Prentsak agertutakoei erantzun deutse eleizbarrutitik.

Jose Miguel Erdozain gerentearen esanetan, eraikin barria egingo da.

https://youtu.be/r_BQ7CmBmlU?si=XSH4ahGtJpYeOPGl

Egitasmoak lehentasuna dau gaur egun be.

Sakabanatutako zerbitzuak egoitza berean batu gura dira.

Goazen 2025 Elorrion

Goazen 2025 ekitaldian izena emoteko deialdia.

On Joseba Segurak parte hartzeko deia egin dau Herri Irratian.

https://youtube.com/shorts/zKyMUDJqGGI?si=YzCP7VCtbFHQgi3g

Irailaren 20an amaitu da izena emoteko epea.

Boluntario-lanaren inguruko azoka

Deustuko Unibertsitatean.

60 erakundek parte hartu dabe, bestea, beste: Caritas BizkaiaArgia Fundazinoa eta Bizitegi alkartea.

Gizarteratzean, ingurumenean, ahuleziazko egoeran dagozan pertsonen aldeko laguntzan boluntario-lana egiteko aukeren aurkezpena.

Martin Hormaeche

Martin Hormaeche abadea hil da, 92 urteko zala.

Martn Hormaeche kubatarra zan eta Bilboko Asisko san Frantzisko parrokian egin zan abade. 

Abade-lagunen esanetan, gizon atsegin eta argia zan.

“Pueblo de Dios” programa

TVE2 katean, erreportaje berezia eleizbarrutiaren 75. urteurrenean, “Pueblo de Dios” programan. 

Aurretik emon eben lehenengo zatia: Otxarkoaga ikastegian ikasten dauan eta  Caritas Bizkaia eraundearen Auzobiziri esker alkarte pisu baten bizi dan etorkina eta Hontza bizilekurik ez dabenentzako bitartekoa. 

Gaurko programan, presoei eta mendekotasunak dabezanei eskainitako arreta ezagutzera emongo da.

Hauxe da Astekoak, asteko barrien laburpena.