Bost urteko lanaren ostean, ISLADAK egitasmoa egia bihurtu da. Gaur eguerdiko 12:00etan aurkeztuko da erakusketa zubi zintzilikarian eta leku bitan egongo da: Zubi zintzilikariko terrazetan 125 panel izango dira ikusgai zenbait hilabetez eta Rialia Industria Museoan, itsasadarreko lanbideen erakusketa -25 argazki- dago ikusgai azaroaren 9ra arte.
Alkarrizketa Bilboko gotzainari Isladak egitasmorako:
‘Isladak’, Sergio Monedero argazkilariak Nerbioi itsasadarraren inguruan bost urtez egin dauan lanaren emaitza da. Itsasadarragaz lan- edo jolas-lotura daben 250 lagun ingururen begirada jaso dau, osagai geograriko honek ertz bietan bizi diranen nortasunean, izaeran eta bizitzan arrastoa itzi dauala agertuz.
Ze eragin izan dau itsasadarrak guregan? Ze arrasto itzi dau gure izaeran? Ze hartu-emon dogu itsasadarragaz? Galdera honeei eta antzekoei erantzun gura izan deutse Sergiok ikusgai diran argazkien bidez.
Portugaleten egon ondoren, beste hainbat kultur aretotan ikusi ahal izango da, hurrengo, Gallartako Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan.
Alkarrizketa Sergio Monederori Bizkaia Irratian: hemen.