03-10-2025 Viernes, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ospakizuna Romon, Migratzailearen eguna dala-eta
03.10.2025

Ospakizuna Romon, Migratzailearen eguna dala-eta

Datorren domekaz, urriak 5, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatuko da, "Migratzaileak, itxaropenean misiolari" goiburuaren haritik. Migrazinoetarako Pastoraltzako arduradunen esanetan, "etorkin eta errefuxiatuak, bizilekua bilatzeaz gainera, mundu zuzen eta solidarioagoa izateari begira  itxaropen- eta fede-haziaren eroale dira".

Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaritzako Migrazinoetarako sailetik dei egiten deuskue Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna dala-eta, urriaren 5ean, domekaz, Romoko San Jose Langilea parrokian (Areeta Getxo), 17:30etan ospatuko dan Eukaristian parte hartu daigun. Egun hau, itxaropenean misiolari diran etorkinen eguna, geure alkarteetan be kontuan izateko eskatu dabe.

Alkarteetan errealitate hau kontuan hartzeko eskatu dabe

migrazinoak

Kulturarteko ospakizunen hasiera

Domekako jardunaldi honegaz hasiko dira kultur alkarteen ospakizunak be.

  • Afrikarra, hilaren 1. domekaz, 17:00etan, San Anton parrokian (Alde Zaharra PB).

  • Latinoamerikarra, hilaren azken domekaz, 17:30etan, Santa Maria Josefa parrokian (Miribilla).

  • Txinatarra, domekero, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian.

  • Filipinarra, domekero, 17:00etan, Romoko San Jose parrokian (Areeta).

https://bizkeliza.org/noticia/jornada-mundial-del-migrante-y-refugiado/