Sei boluntario arduratzen dira alkartze eta hartu-emonerako eremu honetaz. Arrazoi bategaitik ala besteagaitik bertara joateko premina daben guztientzako bitartekoa da.
Bakarrik dagozan, bitartekorik edo sarerik ez daben pertsonei jolas-jrduerak ere proposatzen ditu egitasmoak. Topagune eta harrera-leku izango da asteburuetan, eta akonpainamendu espirituala eta otoitz-laguntza be eskainiko da, egunero zabalik izango dan otoizleku-kapera zabalduz.
Egitasmo honek, gainera, eta bizilekurik ez daben pertsonen aldeko konpromisoari eutsiz, dutxak eta garbigailua eta kontsigna be eskainiko ditu. Eta Caritasen eskutik, konpromiso handiagoa eskatuko deutse erakundeei herrian bizilekurik ez daukien pertsonen alde, lokalak eta boluntarioak jarriz. Bizilekurik ez daukien pertsonei akonpainamendu profesionala bermatzekok finantzaketa be eskatuko dabe.