01-10-2025 Miércoles, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 BAMen, “Euskararen Etxea, plazara”
01.10.2025

BAMen, “Euskararen Etxea, plazara”

Atzo heldu zan BAMera (Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola) "Euskararen Etxea, plazara" erakusketa ibiltaria. BAMeko irakasle eta ikasleek parte hartu eben aurkezpeneko ekitaldi bakun eta esanguratsuan. Hasierako ekitaldi horretan izan ziran, besteak beste, Isaak Amezaga Euskerarako Bizkaiko Foru ALdundiko zuzendaria, Iurdana Akasuso Euskararen Etxeko zuzendaria eta Jone Ozerinjauregi BAMeko zuzendaria.

“Euskeraren Etxea” erakusketaren bidez, bere hormak gainditu gura ditu eta interpretazinorako zentro barriaren edukietako batzuk agertu eta herritarrei bere egoitzara hurreratzeko eskatu, bisita esperimental eta ludikoaren bidez euskeraren izaera poliedrikoan murgildu daitezan.

Erakusketa Euskararen Etxea BAM
Euskararen Etxeko eta BAMeko zuzendariak eta Euskararako Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendaria

Erakusketak askotariko edukiak jasoten ditu, esate baterako, egunez egun euskeraren egoeraren egoeraz ohartarazoten gaituen datuak, euskeraren historia josi daben pertsonaia eta gertaerak, euskerak geroari begira dituan erronkak edo euskal kulturaren aberastasuna eta kalitatea islatzen daben edukiak.

BAM

BAMen ekarpena

Erakusketan, lekuan lekuko ezaugarri eta datuak agertzen dira, udalerri edo erakundeakaz alkarlanean arituko diralako ezaugarriak eta xehetasunak erakusteko.

BAMek 75 urteko historian euskeraren normalizazinoan eta, irakasleen heziketaren bidez, irakaskuntzaren hobekuntzan egin dauan ekarpena jaso dau erakusketak.

Euskaragaz daben lotura aztertzeko hari-jokoaren eta itaunen bidez, bisitariek euren lekukotasunak izteko aukera izango dabe.


Euskararen Etxea plazara

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: