02-10-2025 Jueves, I semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Konpromisoa eta alkartasuna BAMeko irakasleen hasierako heziketan
02.10.2025

Konpromisoa eta alkartasuna BAMeko irakasleen hasierako heziketan

Atzo -eguaztena-, Derioko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) batu ziran boluntario-lanari lotutako 20 erakunde eta BAMeko ikasleak. BIzkaia gara alkarteagaz batera egindako azoka honek boluntario lanaz baliatzen diran Bizkaiko erakundeek egiten dauan lana ezagutzera emon gura dau, heziketa alkarteak, ikasturtearen hasieran, unibertsitateko prestaketa eta boluntarioen lanerako egitarauren baten gizarte konpromisoa hartzea buztartzeko aukerarik dauan aztertu daian. 

Gizarte erakundeek ze esku-hartze daben agertu eutsen ikasleei goiz partean eta dei egin eutsen “mundu eta heziketa inklusibo eta solidarioagoaren eraketan parte hartu daien”.

Erakundeok parte hartu dabe ekitaldi honetan:

  • AECC
  • AHIDA THDA
  • APNABI
  • ASEBIER
  • AVIFES
  • BAKUVA 
  • BIDESARI
  • BIZKAIAGARA
  • CARITAS
  • CREANDO FUTUROS
  • KURUTZE GORRIA BIZKAIA
  • EGK – Euskadiko Gazte Kontseilua
  • ELLACURIA FUNDAZINOA
  • DOWNEN SINDROMEA FUNDAZINOA
  • FIDIAS FUNDAZINOA
  • GORABIDE
  • HAZBIDE
  • ITAKA FUNDAZINOA
  • KALE DOR KAYIKO
  • ESKU ELKARTUAK

Azoka ospatzen zan bitartean, 1, mailako ikasleek zenbait gizarte erakunderen 8 egitasmoren inguruko argibideak entzun ebezan 8. ikasgelan. “ARGIBIDE-PILULA” erara, erakunde horreen barri jaso eben, euren heziketa-ibilbidean, ikaskuntza eta zerbitzuzko esperientzia burutzeko aukerak aztertzea ahalbidetuz.

Goiz osoan entzun ziran heziketa, partaidetza, zaintza, zuzentasuna, aniztasuna, ahultasuna, lankidetza, talde-lana…, berbak ikastegiko korridoreei kolore eta soinu berezia emonez. Alkartasunaren eta konpromisoaren kolorea.

Boluntario azoka BAMen