06-10-2025 Lunes, XXVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eguenez, misino-lekukotasunen mahaia, Barrian
06.10.2025

Eguenez, misino-lekukotasunen mahaia, Barrian

Datorren eguenez, urriak 9, Misinoen Munduko XCIX. Domeka (DOMUND) dala-eta, eta Migrazinoetarako Pastoraltzak eta Misinoetarako Ordezkaritzak antolatuta, misino-lekukotasunen mahaia ospatuko da Barrian (Plaza Barria, 4), Isabel Matilla eta Jaione Lopez misioilari laikoek, Ipar-Hegoaldea ikastaroa egin ondoren joan dan udan Togo eta Bolivian hurrenez hurren misino-esperientzia bizi izan daben Maider Hermoso eta Aimar Tomasek eta Carla Hernandez Zornotzan lekukotutako emakume nikaraguarrak parte hartuko dabe. 

Saioan, Manuel Heredia Misinoetarako ordezkariak eta Marije Calvo Migrazinoetarako saileko arduradunak azaldu dabenez, “misino-bokazinoa sentitu eta horri erantzun izan deutsen pertsonen lekukotasunak entzungo doguz. Eurakaz berba egiteko eta fedearen osagai dan alderdiari lotutako ardura eta eretxiak adierazoteko aukera izango dogu. Danok gara ikasle misiolari. Misinoa noranzko bikoa da: emotea da, baina baita jasotzea be. Horregaitik, bere jatorrizko herrialdetik erbesteratu eta Bizkaiko Eleizan eta gizartean txertatu dan lagun batek be bere lekukotasuna emongo deusku”.

Ze itaunduko zeunskio misiolari bati?
Zelan izan naiteke argi eta itxaropen beste batzuen bizitzan?

Frantzisko aita santuak aukeratu eban “Itxaropenean misiolari herrien artean” goiburuak Eleizaren misino-izatea misiolarien errealitate zehatzean agertu gura dau. “Herrien artean”, zentzumenak, bihotza eta burua, gure ohiko lekuen -etxea, parrokia, PBa eta eleizbarrutia- ertz estuak gainditu eta zabaltzeko deia da

Honan etiketatuta: