08-10-2025 Miércoles, XXVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Organo-kontzertua Caritas Bizkaia erakundearen alde Indautxuko Karmengo Ama eleizan
08.10.2025

Organo-kontzertua Caritas Bizkaia erakundearen alde Indautxuko Karmengo Ama eleizan

Indautxuko Karmengo Ama eleizan (Bilbao), organo-kontzertua ospatuko da bihar -urriak 9, eguena, iluntzeko 20:00etan. Miriam Cepeda Begoñako basilikako organistak barrokoko piezak interpretatuko ditu. Sarrera doan da eta jasotako dohaintzak Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dituan gizarte egitasmoetarako izango dira.

Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiak (PB) antolatu dau Caritas Bizkaia erakundearen aldeko kontzertua. Eleizbarrutiko erakunde honek akonpainamendua eta laguntza emoten deutse ahuleziazko egoeran dagozan norbanako eta familiei hainbat egitarau garatuz: harrera, lana, gizarte sustapena, ume eta gazteak, lankidetza eta boluntario-lana, besteak beste. 

Errezitaldian, XVIII. gizaldiko iberiar errepertoritik aukeratutako pieza bikainak entzungo dira, besteak beste, musikagile honeenak: Antonio Soler, Jose Lidon, Joaquin Martinez de Oxinaga, Ramon Ferreñac, Jose de Larrañaga edo Fernando Eguiguren. Bertaratutakoek pantaila baten bidez jarraitu ahal izango dabe interpretazinoa eta musika-tresnaren funtzionamendua. 

EGITARAUA

P. Antonio Soler (1729-1783)

Sonata de clarines en Do mayor, nº 54

Sonata en Si b mayor, nº 62

Andantino con moto

Ramón Ferreñac (1763-1832)

Variaciones en Sib M

Fr. José de Larrañaga (1728-1806)

Sonata de 5º tono

José Lidón (1748-1827)

Elevación y Segundo Allegro

Joaquín Martínez de Oxinaga (1719-1789)

Fuga en sol m

Vicente Martin y Soler (1754-1806)

Sonata en Do M (Obertura de la ópera “Una cosa rara”)

Miquel López (1669-1723)

2 Versos para la entrada de la Salve en S. Juan de la Peña (año 1719)

Fr. Ignacio de Echevarría (s.f.-1792)

Sonata de 5º tono

Sonata de 6º tono punto bajo

José Lidón (1748-1827)

Cantabile para órgano al alzar en la Misa

Fr. Fernando Eguiguren (1743-s.f.)

Concierto Airoso en Re Mayor

Laguntzeko, dohaintza egiteko bidea

Caritas Bizkaiari lagundu gura badeutsazu, transferentzia egin. Hona hemen kontuak:

 BBK – Kutxabank: ES82 2095 0000 76 3800121037

 Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555

BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556

 CaixaBank: ES93 2100 0732 21 0200220296

Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920

Banco Santander: ES59 0049 0018 47 2010597951

 FIARE banka etikoa: ES85 1550 0001 22 0000992222

Miriam Cepeda-Caritas Bizkaia kontzertuaren kartela 2025-X-9

Indautxuko Karmengo Ama eleizako organoa

‘Organería Española (O.E.S.A)” dalakoak eraiki eban 1967an maristen Bilboko “Salbatore” ikastetxeko kaperarako. Hainbat hamarkadatan erabili ondoren,ikastetxeak instalazinoak aldatu ebazanean, parrokiari dohaintzan emon eutsen 2016an, 

Desmuntatu eta barritu ondoren, On Mario Izeta gotzainak 2018ko apirilaren 26an bedeinkatu eban musika-tresna bere kokapen barrian.

Estilo neoklasikokoa da, eskuzko teklatu bi ditu,, eta bakotxak 56 nota, 30 notako pedaleroa eta 1.200 tutu inguru 14 erregistrotan batuta. Berezitasunetako bat tronpeta horizontala da, “batailan” iberiar organo barrokoen berariazko ezaugarri lez. 

Indautxuko Karmengo Ama eleizako organoa
La actuación correrá a cargo de la organista de la basílica de Begoña, Miriam Cepeda.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: