14-10-2025 Martes, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 DOMUND 2025, Itxaropenaren Jubileuaren testuinguruan
14.10.2025

DOMUND 2025, Itxaropenaren Jubileuaren testuinguruan

Datorren domekaz, urriak 19, DOMUND eguna ospatuko dogu, "Misioneros de esperanza entre los pueblos - Herrien arteko itxaropen misiolariak" goiburuaren harira, Frantzisko Aita Santuak deitutako Itxaropenaren Jubileuaren testuinguruan. Honako honegaz batera agertzen dan bideoan, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkari eta MIgrazinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko presidenteak zera nabarmendu dau: "gaur munduak itxaropenaren misiolariak behar ditu, euren bizitza eskeiniz maitasuna guzurra eta zentzungabekeria baino sendoagoa dala, batasuna gorroto eta zentzugabekeriak baino esendoagoa dala iragarten daben fededunak".

Manuel Heredia Misinoetarako eleizbarrutiko ordezkariak DOMUND egunerako gutunean azaldu dauanez, ““Itxaropenean misiolari herrien artean” goiburuaren haritik, kanpainak Eleizaren misino-izatea agertu gura dau misiolarien errealitate zehatzean; Misinoaren aldeko otoitza eragin eta sustatu gura dau eta laguntasun materiala eta diru-laguntza eskatu preminan dagoan lekuetan Eleizari eusteko”

Gutuna osorik eta egunerako lagungarriak: hemen.

Bere aldetik, On Joseba Segura gotzainak azaldu dauanez, “5.500 misiolari baino gehiagok munduan bide egiten dihardue maitasunaren itxaropena eta Jainkoaren salbazinoa Barri Onaren kontsolamenduaren eta argiaren preminan dagozanei eroateko. Kristo bizidunak gure bizitzak eta alkarteak aldatzeko dauan indarraren ageriko zeinu da euren emote eskuzabala. Otoitza, babes-keinua, dirua…, laguntza guztiak kontuan hartzekoak dirala pentsatzen dogunon ustea barritzeko aukera aparta da DOMUND eguna misinoa bihotzean daroagunontzat. Izan be laguntasun hori, txikia izanda be, benetako pizgarri da Eleizaren egiteko ebanjelizatzailerako lekurik pobreenetan”

Gotzainaren gutuna: hemen

Frantzisko aita santuaren mezua

Frantzisko aita santuak DOMUND egunerako mezua idatzi eban hil aurretik, itxaropenaren misinoa barritzera deituz: “Hoy, ante la urgencia de la misión de la esperanza, los discípulos de Cristo están llamados en primer lugar a formarse, para ser ‘artesanos’ de esperanza y restauradores de una humanidad con frecuencia distraída e infeliz”.

Leon XIV.a aita santuaren bideo-mezua

Leon XIV.a aita santuak, Misinoen Munduko Egunerako bideomezuan gogoratzen dauanez, egun honetan bizi daitekezan fedeak, otoitzak eta eskuzabaltasunak“alkarteak eurak aldatu leikez”.


DOMUND egunean, itxaropenean misiolari izan gaitezan

Entre las actividades que se están llevando a cabo en torno al DOMUND en nuestra diócesis, el pasado jueves tuvo lugar una mesa de testimonios misionros, organizada junto con Pastoral de Migraciones.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: