11-12-2025 Jueves, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Atzo, Bilbon, autorpenak eta urteurrena
31.10.2025

Atzo, Bilbon, autorpenak eta urteurrena

Mariaren Leginoa mobimentuak 75 urte bete ditu Bilboko eleizbarrutian eta atzo ospatu eban urteurren hori Bilboko San Nikolas parrokian. Atzoko egunez, baita be, "Mufungaren Adiskideak" fundazinoak urteroko ekitaldia ospatu eban. Fundazinoak Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduan egitasmoen barri emon eben Iñigo iriartek eta Jose Ignacio Iturmendik eta "Adiskide zintzoa" autorpena be banatu zan. 

Mariaren Leginoaren 75. urteurrena Bilbon

Alkar-meza, atzo arratsaldez ospatu zan Bilboko San Nikolas parrokian. Kerman Lopez bikario nagusia buru izan zan eta hauxe esan eban: “Eskatu deiogun Mariari laguntasuna gure barruko ona atzemateko eta atarateko”. “Ospatu daiguzan Mariagaz Mariaren Leginoak Bilbon bete dituan 75 urteok eta maitasunez beteta dagoan bere bihotzak erakarri gaizala eskatu deiogun”.

Mariaren Leginoa
Mariaren Leginoa

Gaur egun, eleizbarrutiko hainbat lekutan dagoz Mariaren Leginoa mobimentuko taldeak. Astero batzen dira otoitz egiteko eta gai jakin baten inguruan gogoeta egiteko. Eta kide diran laikoek konpromisoa hartzen dabe besteen alde zeozer egiteko gitxienez astean ordu bi eskeiniz (katekesia, bisitak gaixoei, ahuleziazko egoeran dagozanei, baztertuei, nagusiei…). Diruari dagokionez, ez dagoz inoren menpe eta ez dabe jasotzen -ezta onartu be- dirulaguntzarik, bakarrik mobimentuko kideek era anonimoan emoten dabena. Konbibentzia, erretiro, otoitzaldi… eta antzekoetan be parte hartzen dabe. 

 

Mariaren Leginoa
Mariaren Leginoa
Mariaren Leginoa
Taldearen argazkia Eukaristia ospatu eta gero

“Mufungaren Adiskideak” fundazinoa

Atzo aurkeztu eben urteko txostena eta “Adiskide zintzoa” autorpena banatu eutsen fundazinoari laguntzen urte asko daroien familia biri: Tejerina familia (Alicia eta Begoña ahiztak izan ziran omenaldiak eta Alfredo nebak ezin izan eban joan) eta Marigomez familia (Tere eta Itziar ahiztak). Trinitario Alvarez (Trino) eta Pepe Gomez misiolariek emon eutsiezan autorpenak fundazinoaren izenean.