Eleiz Museotik jakinarazo dabenez, Bilboko eleizbarrutiko monumentuen katalogorako datuak batzen ari ziranean aurkitu ebezan planoak.
Proposamen bi
Hargin bik marraztu ebezan gangaren planoak tenpluko horma beten. Tenpluko arduradunei egin eutsiezan proposamenak dira, gustukoena aukeratu egien.
Harginetako batek, “trebeagoa” berau, erregela eta konpasez marraztu eban kurutzeria-ganga dotorea nerbio bikotxakaz, eta hamahiru giltzarri biribilegaz. Besteak, “moldebakoagoa edo tresneria gitxiago ebana”, esku hutsez marraztu eban kurutzeria soilagoa, bost giltzarri baino ez ebazana. Baina, azkenean, honek irabazi eban lehiaketa. Gaur egun eleiza estaltzen daben gangak eredu horren arabera egindakoak dira. Museotik esan dabenez, “beharbada, mekeena zan”.







