04-11-2025 Martes, XXXI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eguenez, Bilbon, bidezko merkataritzaren eguna
04.11.2025

Eguenez, Bilbon, bidezko merkataritzaren eguna

"Eskubideak landuz: Feminismoa eta zuzentasuna mahai globalean" goiburuaren haritik ospatuko da bidezko merkataritzaren jardunaldien II. ekitaldia bihar -azaroak 6, eguena-, Comercio Justo/Bidezko Sarea/Bizkaiko Merkataritza dalakoak antolatuta. Hurtado de Amezaga kalea, 27-2an izango da, Bilboko udalaren laguntzagaz. Arduradunen esanetan, "ideiak, esperientziak eta borrokak batera jarteko eguna izango da, feminismoak eta elikadura-zuzentasunak ekoizteko, kontsumitzeko eta munduagazko hartu-emonerako erak aldatu egin daikiezala agertzeko". 

Egitaraua laburtuta:

 9:30: Aurkezpena

9:45–11:15: Mahai-ingurua Leonor Garciagaz. Bidezko merkataritza, eragina gizartean eta ingurumenean (Oxfam Intermon talde ekoizleen arduraduna. Bidezko merkataritzaren 2’24-25eko eraginaren txostena aurkeztuko dau) (on line): Nerea Basterra: Giza eskubideak elikadura-balioko kateetan (Oxfam Intermoneko eragin-taldeko buru da); Janire Txirapozu eta Alejandra Valle: Gizarte aldaketa dakarren eskola-jantokiak: funtsezko osagaiak aldaketarako.

11:15–11:45: Atsedenaldia. Hamaiketakoa bidezko merkataritzako produktuakaz.

11:45–13:15: Elikadura-justiziari buruzko tailerrak jenteak parte hartu daian: Alkartean elikadura-sistema osasungarriak eratu eta Greenpeace: Elikadura-iraultza, bideragarria ez dan oraingo sistematik elikadura-eremu jasangarrira igaro. 

 13:20–13:45: Amaiera

Arduradunen esanetan, “ekitaldia bategite, inspirazino eta jardute kolektiborako eremu bihurtu gura dogu, bidezkoago, feministago eta jasangarriagoa izango dan merkataritzaren haziak ereiten jarraitzeko”.

Izena emoteko: Hemen

Bidezko merkataritza
Bidezko merkataritza