ICARO izena, gaztelaniazko hitz honeen siglek osotzen dabe: Investigación, Conocimiento, Archivo, Red eta Organización. Aldi berean, muga guztiei erronka egin eutsen pertsonaia mitologikoa be gogorarazoten dau.
Sen beretik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak dei egiten deutse herritarrei iraganaren gainetik “hegan egiteko”, norbere, familiaren eta lurraldearen historia atzemateko.
Artxibo bizi eta eskuragarria
ICARO zabalkunde eraginkorrerako plataforma lez finkatu da. Erakusketa iraunkorrak Bilboko eleizbarrutiaren oroimenaren zaintzarako lana agertzen dau. Bisita gidatuek interpretazinorako zentro bihurtzen dabe leku hau eta turistak zein bertokoak erakarten ditu.
Bertan gordetako agiriak ez dira antxinako paper hutsak: makina bat urtetako eskubideak jasoten dabez eta iturri agortezin dira ikertzaileentzat. Bateo-agiriak, parrokietako erregistroak eta agiri historikoak ezinbesteko dira Bizkaiaren iragana berregiteko.
Heziketa eta gizarte konpromisoa
“Artxibotik ikasgeletara eta alderantziz” egitaraua ekimen barritzaile eta oinarrizkoa da. Agirien historia maila guztietako ikasleei agertzera emoten deutse. Ekimen honi esker, artxiboa heziketa-eragile bihurtzen da, agiri historikoak be didaktikoak izan daitekezala erakutsiz.
15. urteurrena dala-eta, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak gune hau ezagutzera deitzen gaitu.
Bisita gidatuak egin gura dabezan taldeek, katalog@aheb-beha.org helbide elektronikoan egin daiezala eskariak.
Martxan jarri zanetik 15 urtera, ICAROk zera erakusten deusku: oroimena egiteko erarik honena bizirik eustea eta danen eskura jartea dala.







