Kulturaren Bilboko eleizbarrutiko Oroitza-txostenaren aurkezpena ehun lagunen inguruan egin da. Herri agintariei dagokionez, han izan dira, besteak beste, Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kirolerako diputatua, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Urkiri Salaberria Kultur Ondarerako Eusko Jaurlaritzako zuzendaria eta Ima Garrastatxu Legebiltzarreko Kultur Batzordeko presidentea. Lurraldeko kultur erakundeetako ordezkariak be tartean izan dira.

Kulturaren Oroitza-txostenaren aurkezpena
Ekitaldiaren hasieran Javier Onaindia eleizbarrutiko irratietako zuzendariak aurkeztu dauan Oroitza-txostena multzo bitan banatzen da. Alde batetik, ondare material eta ez-materiala, hamarkadaz hamarkada jaso doguna eta, bestetik, eleizbarrutiaren etenbako jardute eta agerpena hainbat arlotan: heziketa, komunikazinoa, euskal kultura,eta historia-arte ondarea.
Solasaldia
Aurkezpenaren ostean, Idoia Jauregi kazetariak moderatuta, solasaldia izan da eta Lara Izagirre zinemagile eta gidoilariak, Miguel Zugaza Arte Ederren Bilboko Museoko zuzendariak eta Xabier Paya kultur gestore eta bertsolariak parte hrtu dabe. Azken honek, hasieran, gaia testuinguruan sartu dau eta ondoetorria adierazo deutse bertaratutakoei.
Xabier Payak alkarrizketeari bertsotan emon deutso amaierea.
— Diócesis Bilbao (@DiocesisBilbao) November 5, 2025
Imágenes con alma. Presentación de la Memoria Cultural de la diócesis de Bilbao. pic.twitter.com/gDzM0mL3Oi
Solasaldia, arina izan da, xehetasunez betetakoa, sakona. Hainbat gai atara da: adimen artifizialaren erronkak, giza arimaren egitekoa kultur sorkuntzan eta inperfekzinoa gizakiaren ezaugarri lez.
Lara Izagirrek inperfekzinoaren balioa nabarmendu dau, sorkuntza-prozesuetako ezaugarri lez. Bere esanetan, garrantzitsua da “gauzak astiro egitea, behar dan denpora hartuz, prisak alde batera itziz”. Miguel Zugazak eleizbarrutiko kultur erakundeen egitekoa nabarmendu dau, lekuko kultura suspertu egiten dauan sarea -eskola, artxiboa, liburutegia, museoa- dala esanez, eta erronka teknologikoei zuhurtziaz baina bildur barik aurre egin behar deutsegula adierzo dau. Xabier Payak kulturaren eta euskeraren zabalkunderako bitarteko ahaltsu lez aurkeztu dau AA. Gogoratu dauanez, beroni esker, Arantzazuko Aita Zabala frantsizkotarra “berbiztu” egin zan bere ahotsaren grabazinoen bidez. Eta ekitaldian egon dan Kepa Junkera be aitatu dau, bere ahotsa birsortu da-eta AAren bidez.

Solaskideek aitatu dabenez, zinea eta artea lako hizkuntza bisualek edo ahozko tradizinoak zentzunaren eta gizatasunaren eroale izaten jarraituko dabe, baita sareak eta algoritmoak erabilita be, erabilera hau etikaren bideetatik egiten bada.
Esku-hartzeak
Leixuri Arrizabalaga Kuturarako diputatuak Bilboko eleizbarrutiko kultur erakundeek Bizkaiko kulturari egiten deutsen zerbitzuaren garrantzia nabarmendu dau. Juan Maria Aburto alkateak,lagun askok parrokietatik kulturari eskeini deutsan zerbitzua nabarmendu dau
On Joseba Segura Bilboko gotzainak emon deutso amaiera ekitaldiari, oroimena zaintzea, nortasuna zaintzea dala esanez.
Gotzainak esan dauanez, eleizbarrutiak 75 urte bete ditu, baina Bizkaian kristau fedearen agerpena askoz zaharragoa da. Ondare materialaren (tenpluak, ermitak, artelanak) eta ez-materiala (ohiturak, erromeriak, hizkuntza), hau da, “ondare materialaren arima” azpimarratu ditu.
Ginera, On Joseba Seguraren esanetan, euskera ez da hizkuntza bakarrik: “herriak mundua ikusteko, otoitz egiteko, sentitzeko eta fedea adierazoteko era da”. Eskerrak emon ditu erakunde publiko eta pribatuen laguntzagaitik eta hauxe esan dau oroitza-txostenaz: “guztion fedearen, pertsonen zerbitzura dagoan kulturaren eta bere agintzarian oinarrituz bere etorkizuna eraikitzen diharduan herriaren lekukotasun bizia da”.








