06-12-2025 Sábado, I semana - adviento
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren amaiera
11.11.2025

Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren amaiera

Joan dan domekaz, eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren amaierako Eukaristia ospatu zan Bilboko Santiago katedralean. On Joseba Segura gotzaina buru eta On Ricardo Blazquez kardinala alkar-meza emoten zala ospatutako eleizkizunean fededun asko batu zan eta mezu argia zabaldu zan: Eleizak aurrera begiratu behar dau oroimin barik, itxaropenez eta konpromisoz. Hona hemen Alberto Sanz argazkilariak ataratako argazkiak.

Domekaz, Bilboko eleizbarrutiaren urteurrenaren amaieran, Eukaristia ospatu zan On Joseba Segura gotzaina buru zala eta, besteak beste, On Ricardo Blazquez kardinalak alkar-meza emoten ebala.

Amaierako eleizkizunean, une sakon eta hunkigarriak bizi izan ebezan, etorkizunera begira dagozan ikurrakaz: denporaren kapsula, baterako ametsak eta aingura itxaropenaren ikur lez. 

Aurkitu zeure burua argazkietan!

https://www.flickr.com/photos/68132755@N08/albums/72177720330215310/
https://www.flickr.com/photos/68132755@N08/54914452359/in/album-72177720330215310/
Ofrenda de la planta que brotó del kit de la paz de la Feria celebrada en el BEC