Normalean, astelehenez hasten da bilkura baina oraingoan atzeratu egin da, Gotzainen Batzarreko Batzorde Eragileak bisita egingo deutsalako gaur, azaroak 17, Leon XIV.ari.
Maiatzaren 8an aita santu izendatu ondoren, EGBak bisita hau eskatu eban eta joan dan abuztuan baieztatu zan egun honetarako.
Ospakizun ekumenikoa
Osoko Bilduraren barruan, azaroaren 20an, eguenez, ospakizun ekumenikoa ospatuko da Almudena katedralean, 20:00etan, Nizeako Kontzilioaren 1700. urteurrena dala-eta, izan be, Eleiza Katolikoaren lehenengo kontzilio ekumenikotzat joten da. Ekitaldian, adierazpen publikoa egingo da Espainian dagozan gainerako sinismenakaz batera.
Gai-zerrenda
Gotzainek 2026-2030 laurtekorako pastoral jardunbideen zehazpena amaituko dabe gero onartzeko. Era berean, oneretxia emongo deutsie erretiratutako gotzainen aldeko akonpaimanenduari eta euron ekarpenari buruzko jarraibideei. Ekonomia-gaietarako Idazkariordetzak, Zuzenbide-gaietarako Gotzain Batzordeak eta Klero eta Seminarioetarako Gotzain Batzordeak batera landu dabe kontu hau. Gainera, eleizbarrutietan sinodo-sena hedatzeko proposamenak aztertuko dabez.
Osoko Bilkurak irailean argitaratu zan sexu gehiegikerien biktima izandako adin txikikoen eta eskubideetan parekatutako pertsonen aldeko osoko erreparazinorako egitasmoaren batzorde aholku-emoilearen urteko txostena ezagutuko dau. FOESSA Fundazinoaren txostena be aurkeztuko da.
Hautaketa
Osoko Bilkuran, gotzainen eguneratzerako II. jardunaldiak antolatzeko proposamena aztertuko da eta Ekonomia-gaietarako Idazkariordea aukeratuko da, Ekonomia-antolamendurako Araudiak ezarritako bost urteak bete ditu-eta agintaldian.





