18-11-2025 Martes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 75. urteurreneko erakusketak azken aldiari ekingo deutso Galdakaon
18.11.2025

75. urteurreneko erakusketak azken aldiari ekingo deutso Galdakaon

Bilboko eleizbarrutiaren sorrerako 75. urteurreneko ekitaldi ofizialak amaitu badira be, oroitzapenezko erakusketak bizirik eusten deutso ospakizunaren sugarrari. Herriz herri ibili dan erakusketa ospakizunen amaierako meza egunetik Santiago klaustroan egon ondoren, Galdakaoko Andra Mari eleizara lekualdatu dabe. 

“Oroitu, bizi, amestu” erakusketa IV. bikaritzara eroan dabe eta Galdakaoko Andra Mari eleizan ikusi daiteke.

Lekualdatze hau esanguratsua da, oraindik erakusketa jaso ez dauan bikaritza bakarrean, IV.ean, izango da-eta ikusgai. Holan ixten da zikloa eta erakusketak bikaritza guztiak bisitatuko ditu bere ibilbidea amaitu baino lehen. 

75. urteurreneko erakusketea, Galdakaoko Andra Mari eleizan

Panlek, argazki eta irudi eta testuetara garoezan QR kodeen bidez, Bizkaiko Eleizearen 75 urtetako fedea, ahalegina eta bilakaera agertzen dabe.

Ibilbide anitza

Azken hilabeteotan, erakusketari esker, milaka fededun eta bisitarik eleizbarrutiaren historiaren une gogoangarriak ezagutzeko aukera izan dabe.

Erakusketa Derioko Seminario Zentrumen ospatu zan Goazen 2024 kurtsoaren hasierako ekitaldian inauguratu zan eta VI. bikaritza honetara urtea amaitu baino lehen bueltatuko da. 


Hainbat lekutan egon da ikusgai erakusketa: Derion, Bilbon (Begoñako gogarte etxea, Begoñako basilika eta San Bizente Martiria eleiza), Enkarterrin, Villaverden, Balmasedan, Sodupen, Trapagaranen, Portugaleten Barakaldon (BEC eta San Bizente Martiria eleiza), Bermeon, Lekeition, Ondarroan, Markinan eta Santiago katedralean. 

75. urteurreneko erakusketa Lekeition
Erakusketa Lekeition

Erakusketak badau une esanguratsu bat, hain zuzen be zuriz dagoan azken panela. “Etorkizunari begira” izenburua dauan eremu honetan, gura dauanak idatziz itzi leikez etorkizuneko Eleizari dagokionez dituan itxaropen, ideia eta irrikak. Holan, erakusketak, iraganari begiratzeaz batera, orain aldi honetan osotzen da alkarlanean, etenbarik hazten dan alkarte ondarea eratzeko. 

Erakusketa Galdakaon dala, IV. bikaritzakoek bat egin leikie alkarte gogoeta honegaz eta euren arrastoa itzi eleizbarrutiaren historia bizian. 

Ziklo bati amaiera emongo deutsan erakusketa ibiltaria

Erakusketa katedraletik Andra Mari eleizara lekualdatzeak Eleizaren izaera ibiltari eta misiiolaria irudikatzen dau. Erakusketak IV, bikaritzan jarraituko deutso bere ibilbideari, eta Galdakaotik Urkiolara joango da eta handik Elorriora.

Eleizbarrutitik deialdia egin dabe IV. bikaritzak parrokiak, alkarteak eta fededunak Galdakaoko Andra Mari elizara joan daitezan erakusketa bisitatu eta guztion egitasmo honetan parte hartu dagien.

75. urteurreneko erakusketa Begoñan
75. urteurreneko erakusketako panelal Begoñako basilikan
La exposición se puede visitar en el claustro de la catedral