Heriotzaz jardungo dau arratsaldez Gabriel Mª Otalorak gaur arratsaldez. Heriotza bizitzatik goiburuaren haritik, bilbotar idazle eta dibulgatzaileak bere azken liburuaren nondik norakoak azalduko ditu.
Idazleak Radio Popular-Herri Irratiko Es posible Juanma Juberak zuzendutako irratsaioan azaldu dauanez, “heriotzari lepoa emonda” bizi dan munduan, bere lana gogoeta bare eta ezinbesteko da. Otalorak azaldu dauanez, “heriotzak baldintzati egiten gaitu, baina, era berean, bizigarri da heldutasunerako eta geure buruaren mugatasuna autortzeko bidean. Bildurraren eta itxaropenaren arteko binomioa da”.
Ponencia de Gabriel Otalora «La muerte desde la vida» del Aula Social Autonomía-Indautxu https://t.co/RGdInFYeoT vía @RadioPopular
— Diócesis Bilbao (@DiocesisBilbao) November 20, 2025
Ikuspuntu errukitsu eta itxaropentsua
Fe adulta bildumaren barruan argitaratu eta Jacinto Batiz zaintza aringarrietarako mediku entzutetsuaren sarrera dauana, etika eta espiritualtasunaren arloetan murgiltzen da.
Gaur arratsaldeko berbaldia aukera ona da guztioi dagokigun kontu hau naturaltasunez eta sakontasunez lantzeko.






