26-11-2025 Miércoles, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Azaroko “Bizkaia isilik” bilkura
26.11.2025

Azaroko “Bizkaia isilik” bilkura

Gaur arratsaldez, "Bizkaia isilik" bilkurak egingo dira hainbat lekutan, migratzaileek jasaten abezan bidebako egoerak salatzeko. "Legegileei pertsona guztien eskubideak eta duintasuna errespetatu dagiezala eskatzen deutsegu". Bilkurak 19:30etan izango dira, Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.

Azaroko bilkura honetan, oinazetan dagozan pertsonak gogora dakarskuezan egun bi nabarmenduko dabez.

Alde batetik, azaroaren 20an Umeen Munduko Eguna ospatu zan. “Egun horretan, bete egin behar diran eskubideak daukiezan ume eta gaztetxoak doguz gogoan. Jakina, baita adin txikiko etorkinak be.Halanda be, “MENA” deitu eta baztertzen dabezanen aurrean, izen eta abizena daben pertsona lez, eta ez bakarrik siglen bidez, begiratu eta deitu behar doguzala nabarmendu gura dogu. Ume guztiek ezinbesteko dabez babes berezia eta duintasunez hazten eta bizitzen lagunduko deutsien politikak” 

Gainera, azaroaren 25aren, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Desagertzearen aldeko Nazinoarteko Egunaren astean gagoz. “Gaur, emakume eta neskato migratzaileek jasaten daben indarkeria salatu gura dogu batez be. Indarkeria matxistak egundoko eragina dau gizarteko emakume askorengan, baina migratzaileak, ahulagoak dira eta indarkeria handiagoa jasaten dabe. Egoera hau ezkutuan geratzen da, baina emakumeok arrisku gehiago dabe, askotan legez kontrako egoeran bizi diralako, eta diru eta familia eta gizarte laguntza gitxiago dabelako. Emakumeek migrazino-bideetan eta errefuxiatu eta desplazatuen esparruetan jasaten daben guztia be ezin dogu ahaztu”.

Hurrengo bilkura:
ABENDUAK 17, EGUAZTENA.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: