Gaurko kontzertua, “Organo Kontzertuak Durango” jaialdiaren barruan dago. Abenduko hurrengo hitzorduak 12 eta 21ean izango dira. Sarrera doan da lekuak bete arte eta pantaila jarriko da interpretatzaileen lana hobeto ikusteko.
Ibilbide entzutetsu bi
Aitor Garitano Bergarako tenoreak ekitaldi ospetsuetan jardun dau, esate baterako, Donotiako Musika Hamabostaldian, Arriaga antzokian edo entzunareto nazionalean. Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz edo Bilbokoagaz jardun izan dau.

Gerardo Rifon
Gerardo Rifon, Donostiako San Inazio eleizako E.F. Walcker organo historikoaren donostiar organista titularrak ibilbide luzea dau bakarlari eta laguntzaile lez. Besteak beste, Orfeoi Donostiarragaz jardun dau.
Aukera bikaina musika akustikoa Durangoko leku bikainean entzuteko






