01-12-2025 Lunes, I semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Desgaitasunaren egunez, “familiarteko eta itxaropenezko” ospakizuna
01.12.2025

Desgaitasunaren egunez, “familiarteko eta itxaropenezko” ospakizuna

Joan dan zapatuz, azaroak 29, nazinoartean bihar, abenduak 3, ospatuko dan Desgaitasunaren eguneko eleizkizuna osptu zan Santiago katedralean. Kerman Lopez bikario nagusia buru zala egin zan "familiarteko eta itxaropenezko" ospakizuna.

Eukaristian, “Jesusen pozean bat eginda” aurtengo goiburua agertu zan, pertsona guztientzako irisgarritasun unibertsala eratzen jarraitzeko dei bereziagaz, “Jaunari gure bizitzak aldatzeko eskatuz: geure, gizarte eta eleiz jarrerak aldatzeko, senidetasun eta zuzentasunezko bideak eta inklusino eta abegirako bideak sortzeko, Jainkoaren maitasuna egia bihurtu daiten”.

Desgaitasunaren eguneko ospakizuna
Desgaitasunaren eguneko ospakizuna
Desgaitasunaren eguneko ospakizuna

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: