02-12-2025 Martes, I semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Basurtuko monja kaputxinoak harrituta “Guía Repsol” dalakoak egindako autorpenagaz
02.12.2025

Basurtuko monja kaputxinoak harrituta “Guía Repsol” dalakoak egindako autorpenagaz

Monja kaputxinoen Basurtuko Pilareko Andra Mari monasterioa asaldatuta egoan gaur goizean. Telefono-hotsa etenbakoa izan da eta kamera bat baino gehiago hurreratu da gozogintzako lantegira. Izan be "Solete" autorpena jaso dabe, "Guía Repsol" dalakoak emoten dauan pegatina horia. Lehenengo aldiz komentuak kontuan hartu dabezala da barritasuna.

Monja kaputxinoak “harrituta” agertu dira hedabideetan bolo-bolo ibilteagaitik. “Ez dakigu zelan heldu jakun”, dinoe monasteriotik, gozoki horreen prestaketan ehun urtetik gorako jarduna dagoala nabarmenduz.

Autorpen honek euren gozogintzako tailerretan prestatzen dabezan eta sukaldaritza arloko adituentzat gero eta baliotsuagoak diran errezeta tradizionaletan jarri dau arreta.

“Solete” dalakoak hurkotasuna, proposamen atsegingarria saritu dau. Monja kaputxinoen gozogintzako tailerrean presttzen dabezan bizkotxoek, erroskilek, madalenek, Begoñaren koroek edo San Mamesen pastek batzordea irabazi dabe. Eskuz egingako gozoak, zuzenean euren dendan edo enkarguz saltzen diranak, erreferente bihurtu dira.

Te-pasta ospetsuak

Autormen hau dala-eta eta euren lana agertzeko, Alkarren Barri aldizkarian argitaratu genduan te-pasten errezeta emongo dogu barriro be. Errezeta bakuna, gozoa, euren egitekoaren adierazle fina:

Guztira, Euskadin, 385 lekuk dabe bereizgarri hau eta Espainia osoan, 5.000tik gora dira.

Las capuchinas de Basurto elaborando pastas de té

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: