04-12-2025 Jueves, I semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 259.000 lagun bizi da gizarte-bazterketan Euskal Herrian
04.12.2025

259.000 lagun bizi da gizarte-bazterketan Euskal Herrian

FOESSA Fundazinoak eta Caritas erakundeak GIzarte-bazterketa eta garapena Euskadin txostena aurkeztu eben Gasteizen. Bertan, 2018 eta 2024 bitartean, gizarteratzeak eta bazteketak izan dauan bilakaera aztertu da, bizi-baldintza eta eguneroko zailtasunen inguruan galdeketa sakona egin jaken euskal familien ordezkaritza zabala oinarritzat hartuz. On Juan Carlos Elizalde, On Fernando Prado eta On Joseba Segura Gasteiz, Donostia eta Bilboko gotzainak izan ziran agerraldian. 

Estutasun gehiago

Gasteizen, EHUko Arabako Campuseko ikuskizun-aretoan, ospatu zan ekitaldian agertu zanez, 2024an, biztanleriaren %53,5 egoan gizarteratze beteko egoeran, %35a badaezpadako gizarteratzean eta %12a gizarte-bazterketan. Guztira, 259.000 lagun inguru bizi da gizarte-bazterketan Euskal Herrian,8 4.000 inguru egoera oso larrian. 2018ko egoeragaz alderatuz, bazterketa-tasa orokorra murriztu egin da, baina gizarteratze bete jatsi egin da eta nabarmen hazi da badaezpadako gizarteratzea: lagun gitxiago dago erabat “kanpoan”, baina askoz gehiago bizi da “barruan” kinka larrian.

FOESSA txostenaren aurkezpena
On Juan Carlos Elizalde, On Fernando Prado eta On Joseba Segura Gasteiz, Donostia eta Bilboko gotzainak aurkezpenean.

Bizitzeko gitxieneko diru-sarrera 

2023an, Bizitzeko gitxieneko diru-sarreraren (BGD) eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) konbinazinoa benetako pobrezian egozan ia guztiei iristen jaken, Euskadi zalarik BGDaren estaldura handiena eban erkidegoa eta Estatuan autonomia-errentak pisu erlatibo handienetakoa. Halanda be, laguntza honeek eskuratu eikiezan lagun guztiek ez ebezan jadesten, batez be pobretasunik larrienean bizi diranek, eta askok informazinorik eza aitatzen dau.

FOESSA txostenaren aurkezpena

Bazterketa larrian bizi diran lau familiatik hiruk aurrera egiteko jardunbideak jarten dabez martzan, baina zatitutako dispositiboak, laguntza urriak eta pertsonalizatu bakoak, aurkitzen dabez.

Etxebizitza

Sei lagunetik batek (%17) bizitegi-bazterkeriaren bat jasaten dau eta, 2018tik hasita, prezioek %20 inguru egin dabe gora, eta alokairua %16 garestitu da (%20tik gora Vitoria-Gasteiz eta Araban). Bakarrik herritarren %16 bizi bada be alokairuan, pobretasunean jausteko arriskuan dagozanen %52 bizi da alokairuan, eta etxebizitzaren jabe diranen artean, %5 dago egoera horretan jausteko arriskuan, alokatzen dabenen arteko %30aren parean.

Familien %13 -122.000 inguru- pobretasun larriaren atalaseaz azpitik jausten da etxebizitza eta hornidurak ordaindu ondoren, eta dozenaka mila lagun bizi da etxebizitza ezegonkor eta desegokietan, batez be kanpotik etorritako familiak, emakumeak buru dabezan familiak eta seme-alabak dabezanak. 

FOESSA txostenaren aurkezpena

Euskadin, biztanleriaren %9k bazterkeria jasaten dau osasunaren arloan; Estatuan, %15ekoa da kopuru hori eta egoerak hobera egin dau 2018tik aurrera. Halanda be, kasurik larrienak -gosea edo botikarik erosteko ahalmenik eza- gizarte-bazterketa jasaten dabenenak eta badaezpadako gizarteratzean dagozanenak dira. 157.000 lagun inguruk zailtasunak ditu botikak erosteko edo tratamentuak jarraitzeko eta familien %13k autortu dauenez, gosea zer dan jakin dabe azken hamar urteotan.

Gizarte-bazterketaren aurpegiak Euskadin

Jatorriak eta herritartasunak agertzen dau lehenengo aurpegia: atzerritarren artean, bazterketa-tasak (%41) espainiarren artean baino (%8) bost bider altuagoak dira. Parte-hartze politikorako atzerritar herritartasunetik eratorritako  oztopoak dira bazterketa eragiten daben bigarren arazo nagusiak, biztanleriaren %13 dalarik kaltetua.

Ume eta gazteena da bigarren aurpegia: bazterketa-tasa 18 urtetik beherakoen artean (%20) 65 urtetik gorakoen artean (%5,5) baino hiru bider altuagoa da, eta adin txikikoak dabezan familiak bazterketa-egoeran dagoan biztanleriaren %65 dira. Gazteen artean dagoan langabezia-tasa (%17 30 urtetik beherakoei dagokienez) tasa orokorra baino bi bider altuagoa da eta etxebizitzaren garestitzeak atzeratu egiten dau burujabetzea eta bizitzarako egitasmo autonomoak eratzea.

Generoari eta familiaren osaketari lotuta dago hirugarren aurpegia: bazterketak biztanleriaren %15ari eragiten deutso emakumea buru daben familietan eta %10ari gizona buru dabenetan, eta arrakala hori zabaldu egiten da zaintzak, laneko posizinoa eta etxebizitza jadesteko aukera kurutzatzen diranean, ama buru daben gurasobakarreko familiak diralarik kaltetuenak.

Gehiago jakiteko: hemen

FOESSA txostenaren aurkezpena

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Caritas