04-12-2025 Jueves, I semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Abendualdiko gida egun bakotxerako gogoetakaz Gabonak prestatzeko
04.12.2025

Abendualdiko gida egun bakotxerako gogoetakaz Gabonak prestatzeko

Liturgiarako Bilboko eleizbarrutiak Abendualdirako gida prestatu dau egun bakotxerako gogoetakaz itxaronaldia familian eta alkartean bizitzeko. Otoitzak, penitentzia ospakizunak eta domeketarako bitartekoak dagoz, webean eta gizarte sareetan eskuragarri.

Eleiztarrei Gabonetara garoazan bide espiritualean lagun egiteko xedez, Liturgiarako ordezkaritzak Abendualdirako gida osotu dau askotariko bitartekoakaz.

Egunero gizarte sareen bidez zabaltzen diharduen ekimenak parte-hartze eraginkorra dau xede, hau da “ez hainbeste egitea, norbere buruarengan egiten iztea baino”,azaldu dau Jesus Llarena Liturgiarako ordezkariak Radio Popular-Herri Irratian ekimenaren barri emoteko eskaini dauan alkarrizketan. 

Eleizbarrutiko web orrialdean argitaratutako lagungarriak egituratuta dagoz eguneroko liturgiaren erritmoari jarraitzeko. Egun bakotxari Barri Onean oinarritutako begiespen biblikoa, bizitza zehatzerako ezarpen espirituala eta otoitza izendatu jakoz. “Abendualdia aldi sendoa da. Gainera, aurton Frantzisko Aita Santuak oparitu euskun Itxaropenaren Jubileuari lotuta bizi dogula da berezitasuna. Izan be, Abendualdia da, berez, itxaropenaren aldia. Frantzisko Aita Santua gure artean ez dala amaituko dogu Abendualdia, baina Jubileua deitzeko buldan aitatu euskun itxaropenez beteta”.

Lagunngarriak: hemen.

Zabalkundea gizarte sareetan

Ahalik eta gehienek eskuratu dagiezan, lagungarriak egunez egun argitaratuko dira ordezkaritzaren gizarte sareetan (Facebook, Twitter, Instagram), egunari dagokiozan gogoeta eta otoitzakaz. Holan, jarraitzaileek etengako gogorarazpena eta baterako gogoetarako eremua izango dabez.

Material Adviento Liturgia

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: