Urteroko erromesaldi hau misinoen zaindari dan San Frantzisko Xabierren egunaren inguruan -abenduaren 3an, eguaztena, izan zan- ospatzen da.
Ekitaldia, misinoen inguruan jakin-mina daben pertsona guztientzat zabalik dan Misino-heziketarako Eskolak antolatzen dau. 1991ean ekin eutson bere ibilbideari eta harrezkero 1.600 ikasle baino gehiago igaro da bertatik.
Misino-heziketarako Eskola Salamancako Pontifize Unibertsitateari atxikita dago San Pio X Erlejino eta Katekesi Zientzietarako Goi Institutuaren bidez.
Kurtsorako egitaraua: hemen.







