12-12-2025 Viernes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Organo-solas kontzertua Durangon
12.12.2025

Organo-solas kontzertua Durangon

Gaur. 20:00etan, organo-solas kontzertua ospatuko da "Argi-gogoetak" zikloaren barruan, Durangoko San Frantzisko monasterioan. Victor Perea Garcia organistak musika eta gogoeta buztartzen dituan emonaldia eskeiniko dau, besteak beste, Johann Sebastian Bach, Jehan Alain eta Felix Mendelssohn-Bartholdy musikagileen piezak interpretatuz.

Ekitaldian, organo-musika, solasa eta azalpena tartekatuko dira, bertaratutakoei organo-errepertorioaren aberastasuna ikuspuntu didaktiko eta emozionaletik ikusarazoteko. Pieza entzutetsuak entzun ahal izango dira, esate baterako, Bachen Passacaglia do minorrean eta Mendelssohnen Sonata re minorrean, eta Jeanne Demessieux eta Jehan Alainen zenbait musika-lan.

Víctor Perea

Victor Perea Madrileko Santa Cruz parrokiako organista titularrak Musikenen eta Stuttgarteko Staatliche Hochschule für Musik dalakoan egin izan ditu musika-ikasketak eta organoa bikain ezagutzen dau eta komunikazinorako gaitasun handia dauka. Leku ospetsu askotan, esate baterako Leoneko katedrala, Donostiako VIctoria Eugenia antzokia, eta jaialdi entzutetzuetan -Musika Hamabostaldia- jardun izan dau, Espainian organoaren arloan etorkizun oparoa dauan gazte lez agertzu.

Organo-musika gertutik eta jentearen parte-hartzea eraginez zabaltzea helburutzan dauan Organo Kontzertuak Durango jardueraren barruan ospatuko da solas-kontzertua. 

Gaurko hitzordua, aukera paregabea da leku bikainean -San Frantzisko monasterioa- organoaren soinuaz gozatzeko, artea, historia eta gogoeta buztartuz.

Víctor Perea

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: